XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erlauntzako indibiduo guztien arteko lotura sor arazten duena, erreginak jariatzen duen hormona berezi bat da.

Ferohormona bat den hormona hori falta denean, umezurtz sentitzen da erlauntzako erlea.

Hori ez da notizia berria, baina bai beste hau, alegia, zenbait erle langileren obulutegiak garatzen hasten direla eta arrautza egiteko moduan garatu gainera.

Erle bat langile ala erregina izateko zerk erabakitzen duen eztabaidatu denean, erregin jelea arrazoia dela ikusi dugu.

Larba-garaian jele hori zenbat egunatan jaten den da kakoa.

Demagun langile bat jaio dela, antzua beraz.

Antzutasun hori larba-garaiko janaria sortu dio.

Baina antzutasun hori galduko luke erlauntzan erreginak jariatzen duen hormona bat ez balego.

Horregatik, erregina bizi den arte antzu izaten jarraitzen dute, baina erregina hilez gero emankor bihurtzen dira batzuk.

Aldiz, langile erruleok ernaldu gabe daudenez, beren arrautzetatik denak ar jaioko dira, erlamandoak izango dira beraz.

Erlazainak badaki erlauntza erlamandotu zaionean, arrautza berriak sartzen badizkio ere, ez zaiola inoiz normalduko, langile erruleek eragozten bait dute.

Erremedio bakarra langile errule horiek kentzea da, baina nola ez diren erraz ezagutzen, erlauntza erle guztiekin hartu behar da eta erlategitik urrundu gero erle guztiak kanporatzeko.

Erle normalak, lehen erlauntza zegoen tokira itzultzen dira, baina langile erruleek ez dute hegan egiten eta erlauntza hustu den toki berean geratu.

Langile erruleek hegan egiten dutela esaten du zenbait ikerlarik.

Hala ere, erlazainen artean hegan egingo ez balute bezala jokatzen da.